Laugarren edizioa da aurtengoa 2015-04-23

32 lan aurkeztu dira Bertsomoviedan

32 lan aurkeztu dira Bertsomoviedan
Joan zen ostiralean itxi zen lanak aurkezteko epea. Orain, apirilaren 28ra bitartean, lanik onena bozkatzeko aukera izango da bertsomovieda.com atarian. Sari-banaketa maiatzaren 8an izango da Beasainen.
 Apirilaren 17an amaitu zen Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea. "Bertsoak dauzkan bideo bat" da bertsomoviea, eta bi elementu horiek dauzkan edozein lanek parte hartu ahal izan du lehiaketan. Aurtengoan, denera 32 lan aurkeztu dira. Aitor Sarriegi antolatzaileak azaldu duenez, "gustura" daude partehartzearekin, eta aurreko urteetako kopuruak mantendu direla azpimarratu du. Aldea, egotekotan, lanen kalitatean nabarmendu du, gazteen mailan (16 urtetik beherakoetan) bereziki. Aurreko urteetan helduen mailako lanek eraginda edo, aurtengoan musika eta instrumentuak lagun hartuta osatutako bertsomovie gehiago izan direla dio.

 Aurkeztutako lanak ikusi nahi izanez gero aski da www.bertsomovieda.com atarian sartzea. Bertan, gustuko lanaren aldeko botoa emateko aukera ere izango da. Apirilaren 28ra arte egongo da botoa emateko epea zabalik. Sari-banaketa, berriz, maiatzaren 8an izango da Beasainen.

 Laugarren edizioa

 Aurtengoa Bertsomovieda lehiaketaren laugarren edizioa da. Beasaingo Arrano Kultur-Elkarteak antolatzen du ekimen hau, Beasaingo Udalaren eta ORKLI eta ARRI Kooperatiba Elkarteen babesarekin. Aurretik bertsopaper lehiaketa antolatzen zuten urtero, baina azken urteotan bideo-sorkuntzetarako jauzia eman dute arrakasta handiz. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu