Hogeita zortzigarren edizioa izan da aurtengoa 2015-04-22

Martxoan Bertsoa zikloko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dira

Martxoan Bertsoa zikloko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dira
Aitor Cantero Lizarralde; Alaitz Lopez Gonzalez eta Sara Bidarte Begiristain nagusitu dira. Joan zen ostiralean egin zuten sari-banaketa ekitaldia, Zelai Arizti aretoan.
 Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskolak urtero antolatzen duen ekimen oparoa da "Martxoan Bertsoa". Hilabete osoan zehar, bertso-ekitaldi ugari antolatzen dituzte. Tartean, gazteei zuzendutako bertsopaper lehiaketa izaten da. Aurtengoa hogeita zortzigarren edizioa izan da eta ostiralean egin zuten sari-banaketa ekitaldia Zelai Arizti aretoan.

 Hiru kategoria bereizten dituzte partehartzaileen artean. A kategorian, LH 5 eta 6 mailetan, 235 lan aurkeztu dira honako gai honekin: "baserrian denboraldi bat pasatuko dut oporretan". Aitor Cantero Lizarraldek jaso du sari nagusia, Maddi Urbizu Altzelai eta Unai Fragua Bretañaren aurretik. Horrez gain, hamabi lagunek aipamen berezia jaso dute: Julen Cantalapiedra Zoilo, Malen Badiola Intsausti, Izaro Lesaka Txintxurreta, Irati Agirrebengoa Zabaleta, Ane Emparanza Etxaniz, Naroa Altolagirre Villafranca, Igone Aldama Urteaga, Erin Lopez Hernandez, June Arozena Dominguez, Elena Barrenetxea Gonzalez, Asier Urkiola Urmeneta eta Naiara Amenabar Moya.

 B mailan, berriz, DBH 1 eta 2-ko ikasleek hartu dute parte eta 181 lan aurkeztu dira gai honekin osatutako sortekin: "ez da erraza egunkarian albiste onak irakurtzea". Alaitz Lopez Gonzalezek irabazi du, Ainhoa Unanue Bereziartu gelditu da bigarren eta Haritz Chico Izagirre hirugarren. Aimapen berezia, berriz, honako hauek jaso dute: Laura Carrasco Lasa, Unai Gastañares Inza, Alazne Idigoras Egea, Unai Arratibel Llorente, Amaya Udabe Randriamanpandri eta Haritz Vazquez Mendizabal.

 Azkenik, DBHko 4. eta 5. mailako ikasleek maila nagusian parte hartu dute. Gaia libre utzi zuten antolatzaileek eta Sara Bidarte Begiristainen sortak jaso zuen sari nagusia. Horrez gain, hiru aipamen berezi izan dira: Iker Arranz Amundarain, Euken Garmendia Bernabé eta Iker Goiburu Lete.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza