Zaldiko Maldiko Elkartean, 19:00etan 2015-04-24

Nafarroako eskolartekoa gaur Iruñean

Hamar bertsolari gazte arituko dira gaur Iruñean Nafarroako eskolarteko finalean: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).
Gaur jjokatuko da Iruñean Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 29garren edizioa. 14 eta 18 urte bitarteko 10 bertsolari gazte arituko dira kantari, Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etatik aurrera:  Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).

Ainara Ieregi aurkezleak gidatuta, honakoa da gazteek egin beharko duten lana:
1.fasea. 10 bertsolari
o    Hasierako agurra
o    Gai orokorrarekin bertso bat osatu
o    Lau oinak emanda bertso bat osatu
o    Hitza emanda bertso bat osatu

2.fasea. 4 bertsolari
o    Binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian
o    Banaka, lehen puntua emanda bertso bat zortziko txikian
o    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso koplatan

Lehen bi postuak eskuratzen dituztenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 27an izango da, Orion.

Saioa ikusteko sarrera doakoa izango da eta bertsoaldien ostean merendua eskainiko da elkartean bertan.

Urte osoko Eskolartekoa
Lehia formatuko ekimen honekin batera, Eskolartekoa, ikasturtean zehar egiten diren bestelako ekimenen bilduma da: bertso-merenduak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketa… Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jendaurrean erakutsi ahal izateko, beraien artean harremanak sendotzeko, hurbilekoak bertsozaletzeko, ahozkotasuna eta euskara klasetik kanpo lantzeko… parada ematen duten egitasmoak dira finean Eskolartekoa osatzen dutenak.

20 bertso eskola, 127 ikasle Nafarroan
Gaur egun 18 urtetik beherakoen 20 bertso-eskola eta 170 ikasle daude Nafarroan. 10 irakaslek gidatuta, eskola orduz kanpo ondorengo herrietan lantzen da bertsolaritza: Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Doneztebe, Ituren, Erratzu, Leitza, Lekunberri, Betelu, Altsasu, Iruñea, Barañain eta Lizarran.  

Eskolartekoaren antolatzaileak Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea dira, Zaldiko Maldiko elkartearen laguntzarekin.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri