Ostiralean jokatu zen Iruñean 2015-04-27

Joanes Illarregi leitzarra txapeldun Nafarroako Eskolartekoan

Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko txapelketa, Iruñean jokatutako finalean. Bigarren Maddalen Lopez sailkatu da eta biak izango dira Nafarroako ordezkariak Euskal Herriko finalean, ekainaren 27an Orion. Bertsoa sareko plaza ere Nafarroako Eskolarteko finalean izan zen eta bihar jarriko du finaleko laburpena.
Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko txapelketa, Iruñean jokatutako finalean. Bigarren Maddalen Lopez sailkatu da eta biak izango dira Nafarroako ordezkariak Euskal Herriko finalean, ekainaren 27an Orion.

Nafarroako Eskolartekoak 29. edzioa zuen aurtengoa eta guztira zortzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan, Zaldiko Maldiko elkartean: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ostean, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu zuten bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 

Bertsoa sareko plaza ere Nafarroako Eskolarteko finalean izan zen eta bihar jarriko du finaleko laburpena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza