Eskolarteko finala ere jokatu da 2015-04-27

Ehunka gaztek ospatu dute Gipuzkoako Bertso-Eskolen eguna Irunen

Aurtengoan Iñigo Ibañez azpeitiarrak jantzi du txapela, Paul Iruretagoiena ataundarraren aurretik. Ondoren geratu dira Jon Ander Iriondo, Oier Etxeberria, Ane Zuazubiskar, Andoni Mujika, Asier Ibarguren eta Beñat Mujika.
 Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatu zen atzo Irunen. Goizetik hasita, bertso-eskoletan dabiltzan ehunka gaztetxo ibili ziren ospakizunetan. Bazkalostean, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zuten 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek.

 Azkenean, Iñigo Ibañez azpeitiarrak jantzi zuen txapela, eta Paul Iruretagoiena ataundarra geratu zen bigarren. Atzetik geratu ziren Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Oier Etxeberria (Azpeitia), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Andoni Mujika (Hernani), Asier Ibarguren (Donostia) eta Beñat Mujika (Donostia). Atzoko saioaren aurretik, lau kanporaketa jokatu dituzte, bertso-afari giroan. Bertsorik onenak laster izango dira Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza