Bertso-trama egin zuten 2015-05-04

Bertso Derbiko bertsorik onenak ikusgai

Andoni Egañak gidatuta, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto, Jone Uria, Fredi Paia eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan joan zen asteartean Leioako Kanpusean.
 Jada indarra hartzen hasita daude Bertso Derbiak. Athleticen eta Realaren gizonezkoen futbol-taldeek elkarren aurka jokatzen dituzten partiden bueltan antolatutako bertso-saioak dira, Athletic eta Realaren Fundazioek sustatuak. Joan zen asteartean, partida aitzakiatzat hartuta, saio berezia egin zuten Leioako Kanpusean.

 Andoni Egaña gidari hartuta, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Julio Soto, Jone Uria, Fredi Paia eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan. Bertso-trama formatua eman zion Andoni Egañak saioari, eta futboletik haratagoko gaiak landu zituzten. Bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza