Bertso-jaialdia izango da gauean 2015-05-06

Gai-jartzaile Eskolaren azken saioa larunbatean

Gai-jartzaile Eskolaren azken saioa larunbatean
Urrian martxan jarri zen Gai-jartzaile Eskolaren azken saioa larunbatean izango da Amasa-Villabonan. Azken hilabete hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute ikasleek Gurea aretoan egingo den bertso-jaialdian. Igor Elortza, Andoni Egaña, Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi izango dira kantuan.
Gai-jartzailearen jarduna izan dute gogoeta-gai urritik hona egin dituzten saioetan. Azkenekoa Amasa-Villabonan izango da larunbatean eta hilabete hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute ikasleek.

Izan ere, Gai-jartzaile Eskolari amaiera emateko bertso-saioa egingo dute Gurea aretoan. Kantuan izango dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Ane Labaka, Andoni Egaña eta Aitor Sarriegi eta gaiak ikastaroetan izan diren ikasleek jarriko dizkie.

Bertso-saiorako sarrerak
Bertso-jaialdia gaueko 22:30ean izango da Amasa-Villabonako Gurea aretoan eta sarrerak salgai daude bost euroren truke Amasa-Villabonan Subijana etxean (Bertsozale Elkartearen egoitzan), RK tabernan eta Amasa kafetegian, Anoetan Itzuli tabernan eta Tolosan Orbela tabernan. Saltzeko sarrerarik geratzen bada larunbatean saioa baino ordubete lehenago irekiko dute leihatila.

Bertsoaldi onenak Bertsoan

Datorren astean Bertsoan ikusgai izango dituzue jaialdiko bertsoaldi onenak.

Gai-jartzaile Eskola
Josu Goikoetxea eta Amaia Agirre aritu dira antolatzaile-lanetan eta Gai-jartzaile Eskola abiatu berritan azaldu zizkiguten ekimenaren nondik-norakoak eta helburu nagusiak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza