24. edizioa da aurtengoa 2015-05-05

Abian da Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa

Hiru kategoria bereizi dituzte antolatzaileek: 13 urtera artekoak, 14 eta 18 urte artekoak eta 1996an edo aurretik jaiotakoak. Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira.
 24. ediziora iritsiko da aurten Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa. Bertsolaritza bultza nahian hasi ziren antolatzaileak sariketa antolatzen, eta Lazkao Txikiren babesean hasi zena izena hartuz joan da urteotan. Aurten ere hiru kategoria bereizi dituzte partehartzaileen artean.

 Gaztetxoen maila

 13 urte artekoak ariko dira gaztetxoen kategorian. Partehartzaileek gutxienez 2 eta gehienez 4 bertsoz osatutako sortak egin beharko dituzte, honako gai honekin: "osasuntsu bizi al gara?". Kategoria honetan, irabazleak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50.

 Gazteen maila

 Gazteen mailan ariko dira 14 eta 18 urte arteko partehartzaileak. Hauen kasuan, gaia librea izango da. Gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoko sortak osatu beharko dituzte. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

 Helduen maila

 Antzeko baldintzak izango dituzte helduen mailako partehartzaileek ere. Gai eta neurri librean, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoko sortak idatzi beharko dituzte. Txapeldunak 500 euro jasoko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300.

 Lanak uztailaren 1erako

 Lanak uztailaren 1erako bidali beharko dira. Posta arruntez egin nahi izanez gero, honako hau da helbidea: ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 Ordizia. Originalaz gain lau kopia bidali beharko dira, izenordez bakarrik sinatuak. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidali beharko dira partehartzailearen datuak: izena, adina, helbidea, telefono zenbakia eta abar. Lanek ordenagailuz idatziak izan beharko dute, doinua ondo zehaztuta.

 Emailez bidali nahi izanez gero, bi dokumentu bidali beharko dira: batean bertsoak, izenordez sinatuak, eta bestean egilearen datuak. Honako helbide honetara bidali beharko dira lanak: aitor-c@ahize.aek.org

 Sari-banaketa ekitaldia irailaren 13an egingo da, Ordizian, Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu