Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-05-08

Lurrikarei bertsotan

2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusira sailkatzeko, sailkapen fasea jokatu zen Gipuzkoan, urte hartako udaberrian. Lasarte-Orian jokatutako saioan lurrikara baten inguruan kantuan aritu ziren Aitor Mendiluze eta Aitor Albistur. Nepalgo lurrikara gertatu berritan, ez du gaurkotasunik galdu gaiak.
 Bihar abiatuko da "Gipuzkoa Bertsotan", Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balioko duen ekimena. 1999an herriarteko txapelketa jokatu zen Gipuzkoan, baina ez zuen 2001eko Txapelketa Nagusirako sailkapenik ekarri. Horregatik, 2001eko udaberrian, sailkapen fasea jokatu zen.

 Lurrikarari bertsotan

 Sailkapen fase hartako saio bat Lasarte-Orian izan zen, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Albistur, Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze, Joxe Munduate eta Pablo Suberbiola aritu ziren kantuan bertan. Tartean, hamarreko txikian, honako gai hau jarri zieten Aitor Mendiluze eta Aitor Albisturri: "Senar-emazteak zarete. Lurrikarak nahiko sarri izan dira zuen lurraldean historian zehar. Duela gutxi lurrikara batek zuen etxea suntsitu egin du. Mendiluze senarrak leku berean eraiki nahi luke berriz ere etxea. Albistur emazteak beste norabait begira ditu begiak".

 Nepalgo lurrikara gertatu berritan, ez du gaurkotasunik galdu gaiak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza