Amasa-Villabonan 2015-05-12

Gai-jartzaile Eskolako bertso-saioa ikusgai

Larunbatean egin zuten Gai-jartzaile Eskolako azken saioa eta ikasitakoa praktikan jarri zuten gaueko bertso-jaialdian. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Ane Labaka, Aitor Sarriegi, Igor Elortza eta Andoni Egaña izan ziren kantuan. Arratsaldeko saioan prestatutako gaiak bost lagunek jarri zizkien bertsolariei. Hemen dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.
Gai-jartzaile Eskolako azken saioa izan zuten larunbatean eta gaueko bertso-jaialdirako gaiak prestatzea zuten eginbeharrekoa han elkartu zirenek. Lan ona egin zuten eta nabaritu zen hori emanaldian.

Bost lagunek aurkeztu zituzten gaiak: Naroa Sasietak, Urko Casadok, Battit Crouspeyrek, Onintza Garciak eta Aintzane Irazustak; eta sei bertsolari izan zituzten euren agindutara: Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus.

Saioa hasi aurretik Gai-jartzaile Eskolan parte hartu duten Onintza Garcia eta Inaxio Usarralderekin hitz egiteko aukera  izan genuen. Ostegunean argitaratuko dugu egitasmoari buruz eurek esandakoa.

Bitartean, hemen dituzue ikusgai larunbateko bertsoaldi onenak.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza