Gipuzkoa Bertsotan 2015-05-21

"Jende berri asko hasi da lanean ekimen honi esker"

Gipuzkoan Bertsotan ekimenaren lehen itzulia amaituta Saroi Jauregirekin, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu eta lehen saioen balorazioa egin digu.
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren lehen helburua udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapena osatzea bada ere, hori egiteko modu asko egon zitezkeela aitortu digu Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak; eta beraiek lurralde osoan saioak eginez Gipuzkoako bertso-mundua astindu nahi izan dutela kontatu digu.

Eta gustura daude emaitzarekin. Orain arte arratsaldeko saioetan jende gehiago egon bada ere entzuleek ondo erantzun dutela dio, eta tokian tokiko bertso-eskolek eta kideek ez dute eragozpenik izan antolaketan laguntzeko. Gainera, jende berri asko hasi omen da lanean honi esker, batez ere epaile eta gai-jartzaile taldeetan.  

Oholtzako lanarekin ere gustura daude antolatzaileak. Gainera, txapelketan esperientzia luzea dutenak eta hasiberriak elkartu dira oholtzan eta zentzu horretan ere oso positiboa iruditzen zaio ekimena Saroi Jauregiri.


Arkaitz Oiartzabal, Egoitz Eizagirre, Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Jon Maia, Ane Labaka, Aitor Urbieta eta Maider Arregi nagusi asteburuan


Bigarren asteburuko laburpena ikusgai

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza