Bertso agenda 2026-09-29

Iraila amaierako astearte buruzuria izan liteke gaurkoa gehienontzat, baina irailak 29ak izan ohi du bertsotik ere. San Migel jaiak ospatzen dira hainbat herritan, eta hirutan behintzat bertsoek izango dute presentzia. Urnietan goiztiarren, 10:30etan Antton Jauregi kulturgileari egingo zaion omenaldian abestuko dute Xebastian Lizaso eta Oihana Iguaranek, eta ondoren baita meza ostean ere. Iruran eta Laukizen berriz iluntzean izango da bertso saio bana. Iruran 19:30etan, elizan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, Amaia Agirreren agindutara. Laukizen ordu erdi geroago, 20:00etan, San Migel ermitan egingo dute bertso saioa. Oihana Bartra, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Xabi Paya bertsotan eta Iñaki Beitia "Arbildu" gai jartzaile.
Asteartean bertso aukera San Miguel egunez. Gogoratu, bertso agenda osoa kontsultatzeko aukera duzuela bertsolaritzaren datu basean.