Plazatik Gaztetxera sariketa 2015-05-19

Erabaki dira finalaurrekoetan abestuko duten bertso-bikoteak

Erabaki dira finalaurrekoetan abestuko duten bertso-bikoteak
Asteburuan Eibar eta Elgoibarren jokatu diren bi kanporaketetan erabaki da nork abestuko duten finalaurrekoetan. Eibarren Eli Pagolak eta Eñaut Martikorenak lortu zuten zuzenean sailkatzea eta Elgoibarren Maddi Sarasuak eta Manex Astigarragak. Ostegunean ikusgai izango dituzue bi kanporaketetako bertsoaldi onenak.
Giro bikaina izan da asteburu honetan Eibarren eta Elgoibarren jokatu diren bi kanporaketetan. Ostiralean Eibarren ziren kantuan Eli Pagola Apezetxea eta Eñaut Martikorena Lizaso; Saioa Alkaiza Guallar eta Alazne Untxalo Erregerena; Ander Zulaika Elola eta Josune Arakistain Salas; eta, Maider Arregi Markulueta eta Gemma Urteaga Garmendia bertso-bikoteak.

100 lagun inguru elkartu ziren Eibarko gaztetxean eta afaloste ederra izan zuten Jokin Bergara aurkezlearen showarekin eta bertsolarien bertso onekin. Buruz  burukora Eli eta Eñaut sailkatu ziren epaileek hala erabakita eta publikoaren botoekin Maider Arregi eta Gemma Urteagak abestu zuten.

Azkenean saioko irabazleak Eli eta Eñaut izan baziren ere, Maider eta Gemmak ere lortu zuten finalaurrekoen fasera sailkatzea.

Elgoibarko kanporaketa
Hasierako agur landuekin hasi zuten saioa bertsolariek baina Eibarkoa baino saio gora-beheratsuagoa izan zen Elgoibarkoa.

Bertso-bikote hauek izan ziren kantuan: Manex Astigarraga Bergara eta Maddi Sarasua Laskarai, Antton Aizpurua Aldape eta Ainhoa Sarasua Laskarai, Aitor Bizkarra Ruiz  eta Txaber Ormazabal Villanueva eta Amaia Iturriotz Etxaniz eta Mikel Iturriotz Etxaniz.

Manex eta Maddik, eta Amaia eta Mikelek jokatu zuten buruz burukoa eta saioa Manex eta Maddik irabazi bazuten ere, bi bikoteak sailkatu dira finalaurrekoetara.


Datorren ostiralean lehen kanporaketa

Datozen bi ostiraletan, hilaren 22an eta 29an, jokatuko dira bi finalaurrekoak Antzuolan eta Deban.

Antzuolako kartela horrela geratu da:
Eli Pagola Apezetxea – Eñaut Martikorena Lizaso
Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza
Maider Arregi Markuleta – Gemma Urteaga Garmendia
Mikel Iturriotz Etxaniz – Amaia Iturriotz  Etxaniz

Deban berriz hauek izango dira kantuan:
Maddi Sarasua Laskarai – Manex Astigarraga Bergara
Maialen Akizu Bidegain – Jon Gurrutxaga Urbieta
Aitor Salegi Martija - Aitor Irastorza Fadrique
Asier Azpiroz Iztueta - Adur Gorostidi Urkia

Bi finalaurrekoak gaueko 22:30ean hasiko dira eta kanporaketetan bezala, saioren aurretik bertan afaltzeko aukera izango da.

Bertsoaldi onenak Bertsoan
Ostegunean ikusgai izango dituzue hemen Eibar eta Elgoibarko bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu