Egun osoko festa egingo dute 2015-05-20

Arabako Eskolarteko jaia izango da larunbatean Kanpezun

Arabako Eskolarteko jaia izango da larunbatean Kanpezun
Gasteizen, Aramaion eta Zalduondon bertso-eskolen arteko topaketak egin dituzte aurretik. 30 haur aritu dira sortak kantatzen eta 22 gazte bat-batean.
 Araban ere Eskolartekoa iritsi da azkeneko saiora. Aurtengoan 30 gaztetxo aritu dira bertso-sortak kantatzen eta 22 gazte bat-batean Gasteizen, Aramaion eta Zalduondon ospatu diren bertso-eskolen arteko topaketetan. Larunbatean izango da Eskolartekoaren azkeneko saioa Kanpezun, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

 Goizean, 11:30ean, bertso-eskola ezberdinetako haurrek bertso-sortak kantatuko dituzte.

 Ondoren, 12:00etan hasita, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen finala egingo dute. Honako seikote hau ariko da bertan:

 Markel Yoyer (Ilarduia)
 Irati Ruiz de Pinedo (Zalduondo)
 Unai Argote (Gasteiz)
 Peru Amorrortu (Gasteiz)
 Peru Abarrategi (Aramaio)
 Unai Etxenausia (Aramaio)

 Finala bukatutakoan, bertso-triki poteoa egingo dute eta, jarraian, bazkari-herrikoia. Bazkalostean, herriko plazan gazteen show-a eta dantza izango dira.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza