Lapurdi, Xiberoa eta Behe Nafarroa 2015-05-21

Bertsulari Ttiki Egunak ospatuko dira datozen ostiraletan

Bihar Larzabalen barnealdeko ikastoletako haurrak elkartuko dira eta, datorren ostiralean, Miarritzen kostaldekoak. Denera hezkuntza arautuan bertsolaritza landu duten 800 bat gaztetxo elkartuko dira.
 Lapurdi, Xiberoa eta Behe Nafarroako eskoletan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gaztetxoak elkartzeko egun seinalatua da Bertsulari Ttiki Eguna. Aurtengoan 800 gaztetxo elkartuko dira denera, eta Larzabalen eta Miarritzen izango dira ospakizunak. Bihar, Larzabalen izango da hitzordua barnealdeko haurrekin eta datorren ostiralean Miarritzen elkartuko dira kostaldeko eskoletakoak. Denera 24 eskoletako haurrak bilduko dira bertan.

 Gaztetxoek beraiek sortutako sortak kantatzeko aukera izango dute, eta bi bertsolarik bertso-saioa egingo dute gainera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza