Lesakan, egun osoz 2015-05-22

Nafarroako gazteen bertso-eskolen eguna igandean

Urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera Nafarroako gazteen bertso-eskolek beren eguna ospatuko dute. Maiatzaren 24an Lesakan egingo den festa honek 10-15 urte bitarteko ikasleak bilduko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan. Egun, adin horretako 170 ikaslek lantzen dute bertsolaritza eskola orduz kanpo.
Nafarroako gazteen bertso-eskolen eguna ospatuko da igandean Lesakan. Gelako jarduna osatzeko helburuarekin eta ikasleen elkar-ezagutza handitzeko xedez egingo da topaketa, Kultur Etxean. 10-15 urte bitarteko ikasleak bilduko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.

Egitaraua
12:00etan hasita, bertso-eskola bakoitzaren agurrek emango diote hasiera ekitaldiari. Ondoren, gaztetxoak protagonistak izango dituen bertso-saioa burutuko da, klasean landutako ariketekin. Goizeko tarteari amaiera emateko berriz, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da. Arratsaldean, bertsogintzarekin lotutako pista-jolasak itxiko du egitaraua.

170 ume
Gaur egun,18 urtetik beherako 170 ikaslek lantzen dute bertsolaritza eskola orduz kanpo. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzaren oinarriak eta irakaspenak jasotzearekin batera, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen dituzte besteak beste, transmisio bide den giro ludiko batean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu