Plazatik Gaztetxera 2015-05-26

Eli Pagola eta Eñaut Martikorena finalean izango dira

Eli Pagola eta Eñaut Martikorena finalean izango dira
Pasa den ostiralean Antzuolan egin zen finalaurrekoan lortu zuten Eli Pagola eta Eñaut Martikorenak finalera sailkatzea Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotzekin buruz burukoa jokatuta. Ostegunean bertsoaldi onenak ikusgai izango dituzue Bertsoan.
Pasa den ostiralean jokatu zen Plazatik Gaztetxera sariketako lehen finalaurrekoa Antzuolako gaztetxean. Afalostean gerturatu zen jende gehien saioa entzutera.

Bertso-bikote hauek izan ziren kantuan:
Eli Pagola Apezetxea – Eñaut Martikorena Lizaso
Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza
Maider Arregi Markuleta – Gemma Urteaga Garmendia
Mikel Iturriotz Etxaniz – Amaia Iturriotz  Etxaniz

Bizi eta umoretsu hasi ziren kantuan bertsolariak baina saioak aurrera egin ahala giroa moteldu eta hoztu egin zen. Kanporaketetan baino bi ariketa gehiago egin behar dituzte bertsolariek finalaurrekoetan eta Antzuolan luze jo zuen saioak.

Eli Pagola eta Eñaut Martikorenak, eta Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotzek jokatu zuten buruz burukoa eta azkenean, lehen bikoteak lortu zuen Markina-Xemeingo finalera sailkatzea.

Ostegunean ikusgai izango dituzue bertsoaldi onenak hemen.

Bigarren finalaurrekoa ostiralean Deban
Datorren ostiralean izango da bigarren eta azken finalaurrekoa Deban.  Bertso-bikote hauek izango dira kantuan: Maddi Sarasua Laskarai eta Manex Astigarraga Bergara, Maialen Akizu Bidegain eta Jon Gurrutxaga Urbieta, Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique, eta Asier Azpiroz Iztueta eta Adur Gorostidi Urkia.

Han erabakiko da nork kantatuko duen ekainaren 13ko finalean. Egun horretarako antolatu duten Plazatik Gaztetxera Egunaren baitan egingo dute final handia.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza