60 gazte bildu ziren igandean 2015-05-26

Nafarroako bertso-eskolen Eguna ospatu zuten Lesakan

Joan den igandean 10-15 urte bitarteko 60 gaztetxo elkartu ziren Lesakan Nafarroako bertso-eskolen Egunean. Bertan izan ziren Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondotik, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zen.
Joan den igandean 10-15 urte bitarteko 60 gaztetxo elkartu ziren Lesakan Nafarroako bertso-eskolen Egunean.  Bertan izan ziren Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondotik, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zen.

Sarituak
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailan, irabazlea: Oihana Arruti (Lesaka) eta aipamenak: Ainhize Garro (Lesaka), Lore Atondo (Etxalar) eta Ziortza Goia (Bera).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan, irabazlea: Lide Igoa (Lesaka) eta aipamenak: Manex Ramos (Lesaka), Idoia Sabuki (Barañain), Nahia Milla (Iruñea) eta Lizar Sein (Igantzi).
Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.mailan, irabazlea: Ekain Alegre (Altsasu) eta aipamenak: Ekhiñe Zapiain (Bera), Ainhoa Sabuki (Barañain) eta Irati Nuin Del Rio (Iruñea).
Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4.mailan, irabazlea: Idoia Granizo (Altsasu).

Bertsopaperen tartea bukatuta, inprobisatzeko aukera izan zuten gazteek. Gai orokorra, bukaerako puntua eta lau oinak emanda bat-batean aritu ziren, beti ere jolas gisa parte-hartzea bultzatuz. Arratsaldean berriz, taldeen arteko harremanak indartzeko, herrian barrena pista-jolasean aritu ziren ikasleak. Lesakako hainbat bertsolari identifikatu eta haien bertso bana kantatuz eman zitzaion amaiera aurtengo Nafarroako Bertso Eskolen Egunari.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza