Bertsulari Ttiki Eguna 2015-05-28

Barnealdeko 250 haur elkartu ziren Larzabalen

Barnealdeko 250 haur elkartu ziren Larzabalen
Barnealdeko gaztetxoen Bertsulari Ttiki Eguna izan zen pasa den ostiralean Larzabalen. Hezkuntza arautuan eta bertso-eskoletan dabiltzan 250 haur elkartu ziren giro ezin hobean. Bihar kostaldeko ikastoletako ikasleen txanda izango da eta antolatzaileek 450 gaztetxo inguru elkartuko direla aurreikusten dute. Miarritzeko Jai-Alai pilotalekuan izango da goizeko bederatzietatik aurrera.
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dute Bertsulari Ttiki Eguna eta bertso eta kantu-giroan elkartzen dira hezkuntza arautuan eta bertso-eskoletan dabiltzan gaztetxoak.

Pasa den ostiralean barnealdeko ikasleak elkartu ziren Larzabalen. Ikasgelan prestatutako bertsoak kantatzeko aukera izan zuten eta Oskar Estanga eta Eneritz Zabaleta bertsolarien bertso-musikatuekin gozatu ahal izan zuten. Antolatzaileen esanetan, "giro goxoan pasa zen ekimena".

Bihar Kostaldeko gaztetxoen txanda izango da; Miarritzeko Jai-Alai pilotalekuan izango da bigarren Bertsulari Ttiki Eguna. Kostaldeko ikastoletan bertsolaritza-ikastaroetan parte hartu duten 470 gaztetxo elkartuko direla esan digute antolatzaileek eta eurek egindako bertsoez gain, Oskar Estanga, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak ere  kantuan izango dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu