Plazatik Gaztetxera sariketa 2015-06-02

Finaleko zortzikotea erabakita

Finaleko zortzikotea erabakita
Pasa den ostiralean Deban jokatutako finalaurrekoan erabaki da Plazatik Gaztetxera sariketako finalean abestuko duen zortzikotea. Bertso-bikote hauek izango dira kantuan: Eli Pagola Apezetxea eta Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique, Aratz Igartzabal Bidegain eta Gorka Maiz Alustiza, eta Mikel Iturriotz Etxaniz eta Amaia Iturriotz Etxaniz. Finala ekainaren 13an izango da Markina-Xemeinen antolatu duten Plazatik Gaztetxera Egunean. Debako bertsoaldi onenak ostegunean ikusgai izango dituzue Bertsoan.
Pasa den ostiralean Deban jokatu zen Plazatik Gaztetxera sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa. Bertso-bikote hauek izan ziren kantuan bertan: Ander Zulaika eta Josune Arakistain, Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua, Maialen Akizu eta Jon Gurrutxuga, eta Aitor Irastorza eta Aitor Salegi. Lan bikaina egin zuten zortzi bertsolariek  eta azkenean, Aitor Irastorza eta Aitor Salegik lortu zuten lehen postua eta finaleko txartela.

Ostegunean Bertsoan ikusgai izango dira Debako bertsoaldi onenak.

Finaleko lau bertso-bikoteak

Antzuolako finalaurrekoan Eli Pagola eta Eñaut Martikorena sailkatu ziren finalera eta puntuazioaren arabera, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz, eta Mikel Iturriotz eta Amaia Iturriotz izango dira finalean.

Finala Plazatik Gaztetxera Egunean Markina Xemeinen

Finala ekainaren 13an Markina-Xemeinen izango da Plazatik Gaztetxera Egunean. Antolatzaileek diotenez, "bertso-finalari merezi duen arreta eskainiz, egunpasa egiteko moduko egitaraua prestatu da".

Hauxe da egitaraua:
11.30 Juntadizoa
12.00 Bertso-poteoa, kanporaketetan entzulearen saria lortu duten bertsolariekin.
14.30 Bazkaria gaztetxean. (bazkariko txartelak txapelketa antolatu duten herrietako gaztetxeetan daude salgai)
Bazkalostean, mahai-jolasak.
19.00 Bertso finala.

Saioaren ostean erromerian jarraituko du jaiak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu