Gipuzkoa Bertsotan 2015-06-03

Larunbatean jokatuko dira azkeneko saioak

Larunbatean jokatuko dira azkeneko saioak
Ataunen izango dira, goizez eta arratsaldez. Asteburu honetan jakingo da ze 30 bertsolari sailkatzen diren udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara.
 Azkeneko txanpan sartuta dago Gipuzkoa Bertsotan ekimena. Hilabete batean 22 saio jokatu dira Gipuzkoako 11 herritan, 74 bertsolari, 9 gai-jartzaile, 19 epaile eta 4 idazkarirekin. Azkenko bi saioak larunbat honetan izango dira, Ataungo Herri Antzokian.

 Goizean, 11:30ean hasita, honako seikote hau aterako da oholtzara:

 Unai Mendizabal Jauregi
 Txomin Azpiroz de Pedro
 Imanol Lizarazu Illarramendi
 Oier Iurramendi Etxeberria
 Jon Gurrutxaga Urbieta
 Iñigo Gorostarzu Etxebeste


 Arratsaldean, berriz, zortzikotea ariko da kantuan, 17:30etatik aurrera:

 Unai Gaztelumendi Arandia
 Aitor Urbieta Aizpurua
 Gorka Etxeberria Casqueiro
 Arkaitz Oiartzabal Agirre
 Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
 Amaia Iturriotz Etxaniz
 Iker Osa Zelaia
 Asier Azpiroz Iztueta


 Saioetarako sarrerak Ataunen bertan lortu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko baitira leihatilak.

 30 bertsolari udazkeneko fasera

 Honenbestez, asteburu honetan jakingo da ze 30 bertsolari sailkatzen diren udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu