Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre 2015-06-04

Bertsu Eskolen Eguna eta Eskolarteko Xapelgoa larunbatean Hazparnen

Larunbat honetan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen eguna eta gazteen Eskolarteko Xapelgoa izango dira Hazparnen, Zinema gelan. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekitaldiak eta 14:00etan jokatuko da Eskolarteko finala.
Larunbat honetan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen eguna eta gazteen Eskolarteko Xapelgoa izango dira Hazparnen, Zinema gelan. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekitaldiak eta 14:00etan jokatuko da Eskolarteko finala.

Goizekan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskoletako haurrak izango dira protagonista Oskar Estanga musikariarekin batera, ikasturtean zehar egindako bertsu-sortak kantatuz, prestatutako antzerkiak aurkeztuz, e.a.

Ondoren haur, guraso, bertsuzale, erakasle, eta antolatzaileek elgarrekin bazkalduko dute, une polit bat partekatuz.

14:00etan hasiko da Eskolartekoa. Parte hartuko duten bertsulariak: Ainhoa Sarasua, Hodei Renteria, Julen Bellan, Aitor Servier, Ibai Capot, Kerman Díaz, Nahia Sasco, eta Leire Laskarai.
 Era berean, larunbatean jakingo da hiru lurraldeetako ordezkariak zeintzuk izango diren Euskal Herriko Eskolaratekoan, Orion ekainaren 27an.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza