Egun osoko egitarauarekin 2015-06-04

Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Igorren

Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Igorren
Goizean bertso idatzien finala egingo dute, ondoren bat-bateko finala, sari banaketaren ondoren bazkari herrikoia ospatuko dute, bazkalostean bertso-eskolek tarte bat izango dute eta erromeria batekin borobilduko dute eguna.
 Herrialdez herrialde, bertso-eskoletako gazte eta gaztetxoak beren urteroko egunak ospatzen ari dira Euskal Herri osoan. Larunbatean Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna ospatuko da Igorreko Kiñu gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.Hasteko, goizeko 10:00etan, bertso idatzien finala jokatuko da.

 Zortzi bertsolari bat-batean

 Idatzizko finalaren ondoren, 11:30ean, bat-bateko finala egingo dute. Aurtengoan 32 gaztetxok hartu dute parte bat-batean. Maiatzaren 18an hasi eta 22ra bitartean jokatu dira kanporaketak eta honako zortzikote hau sailkatu da finalera:

 Iker Garitagaitia Astigarraga
 Igor Galartza Intxausti
 Lur Ziarrusta Intxaurtza
 Lurdes Ondaro Mallea
 Paule Loizaga Legarra
 Peio Azkarate Elejabarrieta
 Txaber Altube Sarrionandia
 Unai Mendiburu Valor

 Larunbatean, finalaz gain, ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekora ze bi bertsolari sailkatzen diren ere erabakiko da.

 Arratsaldean festa

 Behin bat-bateko eta idatzizko sariak banatuta, eguerdiko 14:30ak aldera egingo dute bazkaria. Bazkalostean, bertso-eskola bakoitzak prestatu duen emanaldia egiteko tartea izango du. Eguna erromeria batekin borobilduko dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu