Igorren egun osoko festa izan zen 2015-06-08

Giro ederrean ospatu zen larunbatean Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna

Giro ederrean ospatu zen larunbatean Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna
Goizean, idatzizko eta bat-bateko finalak jokatu ziren. Bat-batekoan Txaber Altube Sarrionandiak lortu zuen txapela. Ondoren, bazkaria izan zuten, eta arratsaldean bertso-eskoletako taldeek beren emanaldiak egin zituzten.
 Larunbatean ospatu zen Igorreko Kiñu Gaztetxean Bizkaiko Bertso Eskolen Eguna. Egun osoko egitaraua izan zuten bertaratu ziren ehunka bertsozale gazteek.

 Goizean, idatzizko finalekin hasi zen eguna. Ondoren, bat-bateko finala iritsi zen. Honako zortzikote honek kantatu zuen oholtzan:

 Iker Garitagoitia Astigarraga
 Igor Galartza Intxausti
 Lur Ziarrusta Intxaurtza
 Lurdes Ondaro Mallea
 Paule Loizaga Legarra
 Peio Azkarate Elejabarrieta
 Txaber Altube Sarrionandia
 Unai Mendiburu Valor

 Azkenean Txaber Altube eta Lurdes Ondaro sailkatu ziren buruz burukora, eta Txaber Altuberentzat izan zen txapela. Unai Iturriagak jantzi zion. Behin finala eta sari-banaketak eginda, bazkaria egin zuten gaztetxean bertan.

 Arratsaldean emanaldi bereziak

 Arratsaldean ere jarraitu zuen festak. Hasteko, Bizkaiko bertso-eskoletako taldeek propio prestatutako sortak kantatu zituzten, musikarekin lagunduta kasu askotan. Eguna borobilzeko, Oskar Estangarekin erromeria izan zuten.

 Ekainaren 27an Orion egingo da Euskal Herriko Eskolarteko finala. Bertan Txaber Altube Eta Lurdes Ondaro izango dira Bizkaiko ordezkariak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu