Larunbatean jokatu zen Igorren 2015-06-09

Bizkaiko Eskolarteko finaleko aukeraketa ikusgai

Bizkaiko Bertso Eskolen Egunean egin zuten finala. Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Lur Ziarrusta, Paule Loizaga, Iker Garitagoitia, Igor Galartza, Peio Azkarate eta Unai Mendiburu aritu ziren kantuan.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko finala, Bizkaiko Bertso Eskolen Eguneko egitarauaren barruan, Igorreko Kiñu Gaztetxean. Honako zortzikote hau atera zen oholtzara:

 Iker Garitagoitia
 Igor Galartza
 Lur Ziarrusta
 Lurdes Ondaro
 Paule Loizaga
 Peio Azkarate
 Txaber Altube
 Unai Mendiburu

 Azkenean Txaber Altube eta Lurdes Ondaro sailkatu ziren buruz burukora eta Txaber Altubek lortu zuen txapela. Bertsoa bertan izan zen eta finaleko aukeraketa ikusgai dago jada.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza