Markina-Xemeingo Gaztetxean 2015-06-11

Larunbatean izango da Plazatik Gaztetxera ekimenaren amaierako festa

Larunbatean izango da Plazatik Gaztetxera ekimenaren amaierako festa
Eguerdiko bertso-poteoaren ondoren, bazkaria eta jolasak izango dira. Iluntzeko 19:00etan hasiko da finala. Aitor Salegi eta Aitor Irastortza; Eli Pagola eta Eñaut Martikorena; Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz eta Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz dira finalera sailkatu diren bikoteak. Finalaren ondoren, berriz, festa izango da. Denera lau kanporaketa eta bi finalerdi jokatu dira aurtengo honetan, eta 32 bertsolari gaztek hartu dute parte. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izan da.
 Larunbat honetan bukatuko da Plazatik Gaztetxera Txapelketa. Soraluzen, Mutrikun, Eibarren eta Elgoibarren kanporaketak jokatu ondoren, Antzuolan eta Deban izan ziren finalerdiak. Horietatik, honako lau bikote hauek sailkatu dira finalerako:

 Aitor Salegi-Aitor Irastortza
 Eli Pagola-Eñaut Martikorena
 Amaia Iturriotz-Mikel Iturriotz
 Aratz Igartzabal-Gorka Maiz

 Aurtengoa sariketaren hamalaugarren edizioa izan da eta 32 bertsolarik kantatu dute denera.

 Egun osoko festa

 Markina Xemeingo Gaztetxeak hartuko du finala, eta egun osoko egitaraua prestatu dute larunbat honetarako.

 Goizeko 11:30ean egingo dute juntadizoa eta ondoren, 12:00etatik aurrera, bertso-poteoa egingo dute, kanporaketetan entzuleen saria lortu duten bertsolariekin.

 Eguerdiko 14:30ean bazkaria izango da gaztetxean bertan, eta bazkalostean mahai-bueltako jolasak egingo dituzte.

 Finala iluntzeko 19:00etan izango da eta, behin finala bukatutakoan, goizeko ordu txikietara arte jarraituko du festak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza