Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-06-19

Eskolartekoak bertsolarien harrobi

Datorren larunbatean izango da Eskolarteko finala Orion. Gaur egun plazan dabiltzan bertsolari gehienak pasa izan dira bertatik. 1998an han ziren Ander Lizarralde, Miren Artetxe, Ekaitz Goikoetxea, Amets Arzallus eta Aitzol Barandiaran.
 Datorren larunbatean egun osoko festa izango da Orion Eskolarteko finalaren aitzakian. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izango da, eta gaur egun plazan dabiltzan bertsolari gehienak Eskolartekotik pasatutakoak dira.
 
 1998an Mungian izan zen finala. Garai hartan bi kategoria bereizten ziren: 14 urte artekoetan aritu ziren, besteak beste, Miren Artetxe, Ander Lizarralde eta Aitzol Barandiaran. 15 eta 18 urte artekoetan, berriz, Ekaitz Goikoetxea eta Amets Arzallusek kantatu zuten besteak beste. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza