Caritas Gipuzkoaren kanpaina 2015-06-17

Kontzientziak astintzeko bertsoak

Kontzientziak astintzeko bertsoak
Gizarteko bazterkeria ikusarazteko kanpaina bat abiatu dute Donostiako Okendoko aparkalekuan. Tartean, 2009ko Txapelketa Nagusiko finalean Amets Arzallusek bakarka kantatutako bertsoak eta 2013koan Maialen Lujanbiok buruz buruko kartzelakoan kantatutakoak darabiltzate.
 Gizarte bazterkeria ikusgarri egiteko kanpaina bat abiatu du Caritas Gipuzkoak. Maiatzaren 28an hasi eta ekainaren 21era bitarte, Donostiako Okendoko aparkalekuko hamaika leku hartu ditu. Leku horietako bakoitzean gizarte bazterkeriaren aurpegi bati heldu dio. 340. aparkalekuan inmigrazioa landu du, eta maleta batzuk eta bertsolari baten irudia jarri ditu. Eta uneoro bi bertsoaldi entzuten dira. Bata Amets Arzallusek 2009ko Txapelketa Nagusiko finalean bakarka kantatutakoa da. Autobusean zihoan Amets, eta inork ez zuen bere ondoan eseri nahi. Afrikatik Euskal Herrira etorritako etorkin baten paperetik kantatu zuen.

 Bigarren bertsoaldia Maialen Lujanbiok 2013ko Txapelketa Nagusiko finalean buruz buruko kartzelakoan kantatutakoa da. "Itzultzeko garaia da" izan zen gaia orduko hartan, eta Ekuadortik Euskal Herrira etorritako emakume baten papera hautatu zuen Maialenek; hemengo egoera ikusi eta hara itzultzea erabaki zuena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza