Eskolarteko Finala 2015-06-18

Bihar arte egongo da bazkaritarako sarrerak erosteko aukera

Bihar arte egongo da bazkaritarako sarrerak erosteko aukera
Ekainaren 27an egun osoko festa izango da Orion. Goizean finala jokatuko da, eta bazkalostean libreko saioa eta kontzertuak egingo dituzte.
 Gero eta gutxiago falta da ekainaren 27rako. Egun horretan Eskolarteko bukaerako festa izango da Orion. Egun osoan zehar izango da zerekin gozatua. Tartean, bazkaria egingo da eguerdian, eta sarrerak erosteko epea bihar bukatuko da. Nahi izanez gero, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dira. Horrez gain, herrialdeetatik autobusak ere antolatuko dituzte.

 Gazteen finala goizean

 Eguna hasteko, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen bat-bateko finala izango da. Aurtengoan 112 gaztek hartu dute herrialdeetako saioetan parte, eta horietatik hauek dira azkeneko saiora iritsi direnak:

 Manex Maiharin (Berriozar)
 Iñigo Ibañez (Azpeitia)
 Paul Iruretagoiena (Ataun)
 Aitor Servier (Azkaine)
 Nahia Sasco (Lekuine)
 Txaber Altube (Abadiño)
 Lurdes Ondaro (Munitibar)
 Peru Abarrategi (Aramaio)
 Peru Amorrortu (Gasteiz)

 Arratsaldean, libreko saioa eta kontzertuak

 Bazkalostean ere aurrera jarraituko du festak. Hasteko, Maialen Lujanbio Zugasti eta Sustrai Colina Acordarrementeriak saioa egingo dute. Ondoren, Keshala eta Bi Bala taldeen kontzertuak izango dira.

 Finalak Bertsoan

 Herrialdeetako Eskolarteko finaletako aukeraketa zabalak ikusgai daude Bertsoan:

 Nafarroako Finala
 Gipuzkoako Finala
 Arabako Finala
 Bizkaiko Finala
 Xilabako Finala

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu