Durangaldeko III Kopla Txapelketa 2015-06-18

"Mardaristak" eta "Areitistak" ariko dira bihar Durangon

"Mardaristak" eta "Areitistak" ariko dira bihar Durangon
Unai Iturriaga, Txaber Altube, Miren Amuriza eta Garikoitz Sarriugarte ariko dira alde batean eta Igor Elortza, Aitor Bizkarra, Gorka Lazkano eta Peru Madalena bestean.
 Urteroko hitzordu garrantzitsu bihurtzen ari da Durangaldeko Kopla Txapelketa. Durangaldeko Bertso Eskolak antolatutako ekimenak hirugarren edizioa beteko du aurten, eta formatu aldaketarekin iritsiko da gainera: bertsolariak taldeka ariko dira kantuan. Alde batetik, laukote honek osatuko du "Areitistak" taldea:

 Unai Iturriaga
 Txaber Altube
 Miren Amuriza
 Garikoitz Sarriugarte

 "Mardaristak" taldean, berriz, honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Igor Elortza
 Aitor Bizkarra
 Gorka Lazkano
 Peru Madalena

 Aurtengoan Itxaro Juaristi eta Magali Camarero jardungo dira aurkezle lanetan, eta Josu Zabala ariko da koplei musika jartzen. Saioa bihar izango da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. 20:30ean egingo dute afaria (15 eurotan jarri dute sarrera), eta gaueko 22:30ean hasiko da saioa (sarrera libre).  Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza