27. edizioa da aurtengoa 2015-06-24

Eskolarteko finaleko festa izango da larunbatean Orion

Goizean Peru Abarrategi, Peru Amorrortu, Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Iñigo Ibañez, Paul Iruretagoiena, Aitor Servier, Nahia Sasco eta Manex Mailharin ariko dira gazteen finalean eta egun osoko festa izango da ondoren. Iazko bertsorik onenak ikusgai daude Bertsoan.
 Dena prest dago aurtengo Eskolarteko finaleko festa iristeko. Larunbatean Orion goizean hasi eta iluntzera arte, egun osoko egitaraua izango da Eskolartekoak borobiltzeko.

 Goizeko 11:00etan gazteen finala egingo da pilotalekuan. Aurtengoan 15 eta 18 urte bitarteko 112 gaztek parte hartu dute herrialdeetako eskolartekoetan eta honako hauek sailkatu dira finalera:

 Manex Maiharin (Berriozar)
 Iñigo Ibañez (Azpeitia)
 Paul Iruretagoiena (Ataun)
 Aitor Servier (Azkaine)
 Nahia Sasco (Lekuine)
 Txaber Altube (Abadiño)
 Lurdes Ondaro (Munitibar)
 Peru Abarrategi (Aramaio)
 Peru Amorrortu (Gasteiz)

 Maialen Lujanbio ariko da saioa aurkezten eta Sustrai Colinak jantziko dio txapeldunari txapela.

 Bazkaria eta festa arratsaldean

 Finala bukatu ondoren, eguerdiko 14:00etan, bazkaria egingo da Orioko plazan. Aurtengoan, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin elkarlanean, produktu ekologikoak izango dira oinarri.

 Bazkalostean Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinak libreko saioa egingo dute. Ondoren Keshala eta Bi Bala musika taldeen kontzertuak izango dira.

 Iazko bertso onenak ikusgai

 Iazko finaleko bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan. Aurten ere astelehenerako sarean izango da saioko aukeraketa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza