Berriatuan jokatu zen ostiralean 2015-06-29

Txaber Altubek irabazi du Berritxu Sariketa

Txaber Altube abañoarrak irabazi du XX. Berritxu Saria. Zortzi bertsolari aritu ziren lehian Berritxun: Peru Abarrategi, Txaber Altube, Peru Amorrortu, Andoni Mujika, Iker Garitagoitia, Alexander Idoeta, Aissa Intxausti eta Paul Iruretagoiena. Bertso hautaketa sarean izango da asteazkenean.
Txaber Altube abañoarrak irabazi du XX. Berritxu Saria. Paul Iruretagoiena gelditu zen bigarren eta Andoni Mujika hirugarren. Zortzi bertsolari aritu ziren lehian Berritxun: Peru Abarrategi, Txaber Altube, Peru Amorrortu, Andoni Mujika, Iker Garitagoitia, Alexander Idoeta, Aissa Intxausti eta Paul Iruretagoiena. Saioa Berriatuko bideo gelan izan zen, joan den ostiral arratsaldean. Txapelketak bi fase izan zituen. Lehen faseko lanak eginda lau bertsolarik egin zuten kartzelako lana: Txaber Altube, Andoni Mujikak, Aissa Intxaustik eta Txaber Altubek.

Bertsoak asteazkenerako sarean
Bertsoa sareko plaza ere Berriatun izan zen eta bertako bertso hautaketa asteazkenerako sarean izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza