Ahoa Bete Hots jardunaldiak 2015-07-02

Jardunaldien bigarren eguna izango da gaur

Jone Miren Hernandez antropologoak bertsolaritza praktika emozional gisa aurkeztuko du hasteko; ondoren umorea ardatz duten bertsolari txapelketez ariko dira Lorea Arburua, Imanol Epelde eta Oxan Altuna; eta bukatzeko emozioak antzerkian nola landu azalduko du Ander Lipusek.
 Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren eguna izango da gaur Villabonako Subijana Etxean. Gaurkoan Itziar Irigoien Ahoa Bete Hots batzorde kidea ariko da aurkezle eta moderatzaile lanetan. Hauxe da gaurko egitaraua:

09:00-10:00  Bertsolaritza praktika emozional gisa, Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakasle eta ikertzailearen eskutik
10:00-11:30  Umorea eta bertsolari txapelketak, hiru hizlarirekin: Lorea Arburua (Bardoak txapelketaren antolatzailea), Imanol Epelde (Putzuzuloko Kopla Txapelketaren antolatzailea) eta Oxan Altuna (Tabernetako txapelketaren antolatzailea)
11:30-12:00  Atsedenaldia
12:00-14:30  Nola landu emozioak antzerkian tailerra Ander Lipusen eskutik

 Azkeneko eguna bihar

 Jardunaldiak bihar bukatuko dira, Eñaut Gantxegi Antzerkizale Elkarteko kidea aurkezle dela. Honako hau da biharko programa:

UZTAILAREN 3a (txandalez jantzita joatea komeni da)
09:00-11:00  Clown tailerra. Umorea eragiteko ariketak, Iosu Florentino clown-aren eskutik
11:00-11:30  Atsedenaldia
11:30-12:30 Demodé quartet kantagintza eta umorea uztartu dituen esperientziaz hitzaldi kantatua Joli Pascualenaren eskutik

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu