Orion egin da lehen txanda 2015-07-09

Hasi dira bertso-udalekuak

Pasa den ostiralen hasi zen bertso-udalekuetako lehen txanda Orion. 12 eta 14 urte arteko 38 lagun elkartu dira Itxaspe baserrian bertsoaren bueltan ongi pasatzeko asmoz. Bihar Oskar Estanga bertsolariaren bisita izango dute eta urtero bezala eurek sortutako hitzekin egindako abestia grabatuko dute.
Orion izan da aurtengo bertso-udalekuetako lehen txanda. Pasa den ostiralen elkartu ziren Itxaspe baserrian 12 eta 14 urte arteko 38 lagun. Bertsoarekin eta kantuarekin ongi pasatzeaz gain jolasak, irteerak eta bestelako hainbat ekimen izango dituzte igandera bitarte. Bihar eurek sortutako hitzekin egindako kantua grabatuko dute Oskar Estangarekin.

Hurrengo txanda Irañetan izango da, hau ere 12 eta 14 urte arteko gazteentzat. Uztailaren 13tik 22ra 35 lagun elkartuko dira herriko aterpetxean. Uztailaren 17an berriz, Mauleko bertso-udalekuak hasiko dira 15 eta 18 urte arteko gazteentzat.

Abuztuan gaztetxoenen bi txanda izango dira. Gorozikako Natur Eskola eta Zuhatzako aterpetxea 9 eta 11 urte artekoen elkargune izango dira.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza