Zendu berria 2015-07-09

Jabier Lauzirika Apoloren omenezko ekitaldia gaur Bilbon

Jabier Lauzirika Apoloren omenezko ekitaldia gaur Bilbon
Jabier Lauzirika 'Apolo' zenaren aldeko ekitaldia egingo da gaur Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Besteak beste, bertsolaritza izan da Apolok bultzatu duen jardun eremuetako bat Bilbon: Kafe Antzokian, Bilbo Hiria Irratian eta 'Potojorra' bertso-eskolan. Gaurko ekitaldian bertsolariak ere oholtzan izango dira, besteak beste, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabier Amuriza eta Andoni Egaña.
Jabier Lauzirika 'Apolo' zenaren aldeko ekitaldia egingo da gaur Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Besteak beste, bertsolaritza izan zen Apolok bultzatu izan duen jardun eremuetako bat Bilbon: Kafe Antzokian, Bilbo Hiria Irratian eta Potojorra bertso-eskolan. Joan den larunbatean zendu zen Jabier Lauzirika Apolo

Durangarra sortzez Gabriel Aresti Euskaltegian irakasle izana, Zenbat Gara kultur elkartean muinean ibilia Kafe Antzokiaren proiektuan, Bilbo Hiria ziharduen egun eta besteak beste Potto saioa egiten zuen. Bertsozale amorratua eta bertso ekintzailea eta sustatzailea izan da Apolo, Bilbo inguruan.

Gaur Apoloren goratzarre ekitaldian oholtzan izango dira bertsolariak ere, besteak beste, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabier Amuriza eta Andoni Egaña.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza