Bertso-jaialdia Lesakan 2015-07-20

Estitxu Arozena: "Bi hilabetero izaten da bertso-ekitaldiren bat Lesakan"

Estitxu Arozenak, Lesakako bertso-eskolako irakasleak kontatu digu bertsoak herrian duen egoera.

Adin ezberdinetako 30 lagun inguru elkartzen dira astero Lesakako bertso-eskolan, lau talde ezberdinetan:  haurrena, gazteena, helduena eta "dinosaurioak" deiten dietenena.

Gaur egungo egoera egindako lanaren emaitza da. Hogeitabost  urte daramatzate herrian bertsolaritza sustatu eta bertsozaletasuna eragin nahian eta egindako ahaleginak eman du fruitua.




Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza