Atzo hasi zen Jaialdi 2015 2015-07-29

Bertsoak ere entzungo dira Boisen

Bertsoak ere entzungo dira Boisen
Bost urtez behin egiten da Estatu Batuetako Boise hirian euskaldunen bilgune eta euskal kulturaren plaza bilakatu den Jaialdi festibala. 2010ean 45000 lagun elkartu ziren eta arrakasta bera izatea espero dute aurtengo edizioan. Atzo hasi eta iganderarte dantzari, herri-kirolari eta beste hainbat kultur-adierazpiderekin batera, Nerea Ibarzabal eta Xabi Paya ariko dira ikusitakoa eta bizitakoa bertsotan kontatzen.
Boiseko Euzkaldunak euskal-etxeak antolatzen du Jaialdi festibala ehundaka lagunen borondatezko laguntzarekin. Euskal diasporaren festarik handiena da; 2010ean 45000 lagun elkartu ziren Estatu Batuetako Boisen, Idaho Estatuan.

Atzo hasi zen Jaialdi 2015 eta iganderarte hainbat emanaldi izango dira: herri-kirolak, dantza eta musika-ikuskizunak.... hango eta hemengo artistak izango dira taula gainean. Tartean baita bertsolariak ere: Nerea Ibarzabal eta Xabi Paya arituko dira kantuan festibalean.

Nerea Ibarzabalek kontatu digunez, "gure lana egun gehienetan gainerako ekintzak egin bitartean  (herri kirolak, dantzak...) bertso batzuk kantatzea izango da eta egun batean guretzako saio propio bat ere izango dugu"; saio hori ostiralean izango da "Festara" emanaldiaren baitan.

"Nire helburua bertan gozatzea da, noski. Inoiz ez naiz egon Idahon eta aspaldi hara artzain joandako osabekin elkartzeko geratuta nago" dio Nereak.  "Batzutan agian ingelesez kantatzera ausartuko garela adostu dugu Xabik eta biok, eta pixkat esperimentua ere izango da..." 

Itzultzen direnean kontatuko digute zer moduz joan den esperimentua.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza