Bertso-udalekuak 2015-07-28

Mauleko irudiak ikusgai

Igandean amaitu ziren Mauleko bertso-udalekuak. 10 egunetan 15 eta 18 urte arteko 43 gazte eta 8 hezitzaile egon dira Mauleko Chateau de Libarrenx etxean. Besteak beste, hainbat kultur-eragilerekin elkartu eta euren esperientziak ezagutzeko aukera izan dute. Hemen duzue ikusgai hango irudiekin begiraleek egin dute bideoa.
Bertso-udalekuetako helduenak izan dira Mauleko txandan, 15 eta 18 urteko gazteak hain zuzen ere.

Xiberuko Botza irratia ezagutu dute, Amaren Alabak taldearekin elkartu dira, Odei Barrosorekin aritu dira solasean... Mauleko 10 egunetako egonaldia Xiberuko eta Ipar Euskal Herriko errealitatea hobeto ezagutzeko baliatu dute gazteek; noski oinarrian beti bertsoa eta kantua hartuta.

Kultur-eragileekin biltzeaz gain, Amets Arzallus eta Miren Amuriza bertsolarien bisita ere izan zuten Maulen elkartutako 43 gazte eta 8 hezitzaileek.

Gazteek han bizitakoaren erakusle, ikusgai duzue begiraleek egin duten bideoa.

Orain gaztetxoenak daude euren txandaren zain. 9 eta 11 urte arteko gaztetxoak abuztuaren 2tik 9ra Gorozikan elkartuko dira eta abuztuaren 24tik 28ra Zuhatzan.






Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»