Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-07-31

Udako klasikoa Altzon

Igande honetan urteroko bertso-jaialdia izango da Altzon. Urtea joan eta urtea etorri, tradizio handia hartu du saioak. Orain baino oholtza txikiagoarekin ere aritu izan dira bertsolariak.
 Udako klasiko bat da urtero Altzoko jaietan egiten den bertso-jaialdia. Urtea joan eta urtea etorri, mende laurden baino gehiago bada jada herriko bertsozale batzuk saioa antolatzen hasi zirenetik. Orain baino oholtza txikiagoarekin eta orain baino foku ahulagoekin kantatu zuten orain dela 24 urte Sebastian Lizasok, Millan Telleriak, Andoni Egañak, Anjel Mari Peñagarikanok, Jokin Sorozabalek eta Mikel Mendizabalek.

 Aurten ere izango da saioa: igande honetan ospatuko da, gaueko 22:30ean, Altzoko frontoian bertan. Eta orain dela hogeita lau urte aritu ziren bi bertsolari eta gai-jartzailea ere oholtza gainean izango dira. Manuel Olanok aurkeztuko du saioa eta honako seikote hau ariko da kantuan:

 Mikel Artola
 Sustrai Colina
 Unai Iturriaga
 Sebastian Lizaso
 Maialen Lujanbio
 Anjel Mari Peñagarikano

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza