Aihotz Plazan egunero egingo dira saioak 2015-08-05

Gaur hasiko dira Gasteizko jaietako saioak

Eguerdiko 13:30ean izango dira saioak gaur hasi eta 9ra arte. Horrez gain, abuztuaren 6an "Hor Konpon Maria Anton" haurrentzako emanaldia izango da Peñaflorida Parkean. Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du gainera.
 Gasteizko jaietan, urtero bezala, aurten ere bertso-eskaintza zabala izango da. Ohitura den bezala, egunero-egunero bertso-saioak egingo dira Aihotz Plazan eguerdiko 13:30ean. Gaur izango da lehendabizikoa. Honako hau da egutegia:

ABUZTUAREN 5a, ASTEAZKENA
 Maialen Lujanbio
 Manex Agirre
  Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta

ABUZTUAREN 6a, OSTEGUNA
 Irati Anda
 Asier Rubio
 Jone Uria
 Sustrai Colina
  Gai-jartzailea: Unai Gomez

ABUZTUAREN 7a, OSTIRALA
 Oier Arbina
 Orlando Arreitunandia
 Maddalen Arzallus
 Fredi Paia
  Gai-jartzailea: Olatz Santocildes

ABUZTUAREN 8a, LARUNBATA
 Xabi Igoa
 Peru Abarrategi
 Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
 Igor Elortza
  Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

ABUZTUAREN 9a, IGANDEA
 Ruben Sanchez
 Felipe Zelaieta
 Oihana Bartra
 Julio Soto
  Gai-jartzailea: Maialen Kortabarria

 Haurrentzako emanaldia

 Horrez gain, bihar "Hor Konpon Maria Anton" haurrentzako emanaldia izango da, eguerdiko 12:30ean hasita, Peñaflorida Parkean.

 Arabako Bertsozale Elkartearen Txosna

 Azkenik, iaz bezala, aurten ere Arabako Bertsozale Elkarteak Txosna jarriko du txosnagunean, autofinantziazio iturriak bilatzeko asmoz. Atzo zabaldu zuten eta abuztuaren 9ra bitarte egongo da zabalik.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu