Gaur hasita 2015-08-10

Bertso-saio ugari izango dira Donostiako Aste Nagusian

Easo plazan jaialdiak egingo dituzte gaur, asteazkenean eta ostiralean. Horrez gain, ostiral gauean saio musikatua izango da Konstituzio Plazan.
Joan zen asteburuan abiatu zen Donostiako Aste Nagusia eta, ohiturari jarraituz, bertso-saio bat baino gehiago izango da aste honetan.

Alde batetik, gaur, asteazkenean eta ostiralean hiriko bertsozaleen bilgune bihurtu den Easo Plazan jaialdiak izango dira. Hau da egitaraua:

GAUR
Easo Plazan, 12etan
Amets Arzallus
Asier Azpiroz
Agin Laburu
Alaia Martin
Gai-jartzailea: Inaxio Usarralde

ASTEAZKENEAN
Easo Plazan, 12etan
Unai Gaztelumendi
Sustrai Colina
Andoni Egaña
Maialen Lujanbio
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

OSTIRALEAN
Easo Plazan, 12etan
Maddalen Arzallus
Beñat Gaztelumendi
Aitor Mendiluze
Julio Soto
Gai-jartzailea: Urko Casado

Musikatua ostiralean
Ostiral gauean, bestalde, "Ez da kasualitatea" saio musikatua izango da gaueko 23:30ean Konstituzio Plazan. Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Nerea Elustondo eta Eli Pagola ariko dira bertsotan, Amaia Agirre gai-jartzaile dutela. Xabier Lizaso eta Pello Ramirez izango dituzte ondoan musika joz.

Bertso-agenda osoa duzue hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza