Azken Portu auzoan 2015-08-25

Zarauzko bertsoak sarean

Zarauzko bertsoak sarean
Abuztuaren erdildera ospatzen dituzte Zarauzko Azken Portu auzoko jaiak eta urtero egiten dute bertso-saioa. Aurten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu, Nerea Elustondo eta Sustrai Colina izan dira kantuan. Maite Aizpuruak egin ditu gai-jartzaile lanak.
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu baina hala ere, jende asko hurbildu zen oholtza aurreko aulki bustietara. Aterki eta txankletak soinean zituztela entzun zituzten bertsoak, kontraste ederra.

Oholtzan Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu, Nerea Elustondo eta Sustrai Colina kantuan. Eta kantatu, ondo kantatuko zuten; atertu egin baitzuen saioa bukatzerako.

Maite Aizpurua herritarrak egin zituen gai-jartzaile lanak. Hemen dituzue ikusgai hango bertsoaldi onenak.


Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza