Abuztuaren 13an egin ohi dute Leitzan Santiburtziotako bertso-jaialdia. Egitarauan plazan egitea aurreikusten dute baina iaz bezala aurten zineman egin behar izan dute euriagatik. Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Julio Soto izan dira kantuan areto betean. Hemen dituzue ikusgai bertsoaldi onenak.
Batzuk berandu jakin zuten bertso-saioa lekuz aldatu zela; saioa hasita zegoela oraindik jendea aretora sartzen ari baitzen. Euriagatik aldatu zuten lekuz bertso-saioa eta zinema nola bete zen ikusita, ez zen arazorik.