Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Maddi Aiestaranentzat berezitasun plus bat du Osinalde Sariak. Goierritarra izaki, aitortu du umetatik jarraitu duen sariketa da eta, alde horretatik, berezia izan dela beretzat larunbateko finala. Gustura sentitu da Aiestaran bertsotan eta, oro har, konforme gelditu da egindako lanarekin. Bertsotarako giroa ez ezik, talde giroa ere aipatu du. Horren harira, azpimarratu du helburua zela «guretik kantatzea» eta uste du neurri handi batean behintzat lortu duela seikote gazteak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza