Abuztuaren 15ean 2015-09-07

Gernika-Lumoko plaza ederra

Abuztuaren 15ean egin zuten Andra Mari jaietako bertso-jaialdia Gernika-Lumoko Auditorioan, plaza ederra bertsotarako. Amets Arzallus, Oihana Bartra, Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren kantuan Josu Goikoetxearen agindutara. Bertsoaldi onenak ikusgai dituzue hemen.
Bertsotarako plaza ederra da Gernika-Lumoko Juntetxetik gertu dagoen Auditorioa. Borobil erdiaren forma du plazak: erdigunean bertsolariak eta haien inguruan bertsozaleak. Bertsozale asko gainera, eta gertu sentitzen ditu bertsolariak.

Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, egin ohi dute urtero bertso-saioa auditorio horretan eta aurten Julio Soto, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra eta Amets Arzallus izan ziren kantuan. Josu Goikoetxeak egin zituen gai-jartzaile lanak.

Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.

Ander Elortegi: "Bertsotarako bi talde daude Gernika-Lumon"

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra