Bi kanporaketa izango dira 2015-08-26

Bihar abiatuko da Lizardi saria

Bihar eta etzi jokatuko dira Lizardi Sariko kanporaketak, Zarautzen. Denera 16 bertsolari gazte ariko dira kantuan. Irailaren 4an izango da finala.
 Gazte mailan ospe handienetakoa daukan sariketa da urtero-urtero Zarautzen jokatzen den Lizardi Saria. 39. edizioa izango da aurtengoa, eta bihar abiatuko da. Bi kanporaketa eta finala izango dira, azken urteotan egin izan den moduan. Denera 16 bertsolari gazte ariko dira kantuan. Kanporaketak afalostean izango dira. Urpekoak Elkartean. Afaria iluntzeko 20:30ean hasiko da bi kanporaketetan.

 Lehendabiziko kanporaketa bihar izango da, honako zortzikote honekin:

 Jokin Bergara
 Iñigo Ibañez
 Oihana Iguaran
 Imanol Irazustabarrena
 Beñat Jauregi
 Haritz Mujika
 Aitor Salegi
 Gemma Urteaga Garmendia

 
 Bigarren kanporaketa etzi jokatuko da, leku eta ordu berean. Honako bertsolari hauek ariko dira bertsotan:

 Maider Arregi Markuleta
 Joritz Bastarrika
 Jon Gurrutxaga Urbieta
 Xabi Igoa
 Aitor Irastorza
 Oier Iurramendi Etxeberria
 Eñaut Martikorena Lizaso
 Eli Pagola


 Finala, berriz, irailaren 4an izango da, Zarauzko Modelo aretoan, gaueko 22:00etan. Basarri Bertsopaper Lehiaketako sari-banaketa ere bertan egingo da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza