Urepelen, urriaren 10-11 2015-09-07

'Zubikoa' eta 'Errexil' omenduko dituzte aurten Xalbador Egunean

Fernando Aire Xalbadorrekin batean, Ximun Ibarrra 'Zubikoa' eta Juan Joxe Eizmendi 'Errexil' bertsolariak omenduko dituzte aurten Xalbador Egunean. Omenduekin batean, Emile Larre ere izango dute gogoan. Xalbador Eguna Urepelen Urriaren 10-11ko asteburuan izango da. Bertso jaialdia igandean, bazkalondoan: Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi.
Fernando Aire Xalbadorrekin batean, Ximun Ibarrra 'Zubikoa' eta Juan Joxe Eizmendi 'Errexil' bertsolariak omenduko dituzte aurten Xalbador egunean. Omenduekin batean, Emile Larre ere izango dute gogoan. Xalbador Eguna Urepelen Urriaren 10-11ko asteburuan izango da. Bertso jaialdia igandean, bazkalondoan: Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi. Itxaro Bethartek, Deiadarra elkartearen izenean, Xarles Videgain Euskaltzaindiko Iparraldeko ordezkariak eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak Baionan eta Donostian eman dituzte egitarauaren xehetasunak.

Kalakan taldea larunbatean
Kalakan taldearen kontzertuarekin hasiko da Xalbador Eguna, urriaren 10ean. Arratsaldeko 7etan ekingo diote. Igandean, aldiz, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute 09:00etan, eta gero meza izango da; bertan, omenduekin batera, Emile Larre ere izango dute gogoan. Ondoren, Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruz mahai-inguru bat egingo da. Bazkalosteko bertso saioan, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe' eta Jose Luis Gorrotxategi arituko dira oholtzan.

Erreserbak
Larunbateko afarirako, edota igandeko bazkarirako erreserbak egiteko, 0033624332995 telefono zenbakira deitu behar da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza