Beasaingo Igartza jauregian 2015-09-08

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena larunbatean

Larunbatean aurkeztuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015. Beasaingo Igartza jauregian egingo dute aurkezpen-ekitaldia eta han izango dira txapelketako parte-hartzaileak: bertsolariak, gai-jartzaileak eta epaileak. Irailaren 20an izango da lehen saioa eta abenduan final handia.
43 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015ean; horietatik 30 udaberriko Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean sailkatu ziren eta gainontzeko 13k 2011ko txapelketan lortu zuten zuzeneko txartela.

Irailaren 20an izango da lehen saioa eta finala abenduan jokatuko da. Gainontzeko informazio guztia larunbatean emango dute antolatzaileek Beasaingo Igartza jauregian egingo den aurkezpen-ekitaldian.

Han izango dira txapelketan parte-hartuko duten bertsolari, gai-jartzaile eta epaileak. Horiekin argazki eta irudi saioa eginda gero, prentsaurrekoa eskainiko dute Saroi Jauregi Aiestaran, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Edurne Sorazule Urretabizkaia, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.

Larunbatetik aurrera atari honetan ikusi ahal izango duzue Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-ari buruzko informazio gehiago.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza