Mintzola fundazioa 2015-09-10

Doktorego-tesirako deialdia eta hiru ikerketa sarietako lanak aurkezteko epea bihar amaituko da

Mintzola Fundazioak bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko bi deialdi ditu martxan. Batetik, ikerketa kontratu bat esleitzeko deialdia, Mikel Laboa Katedrarek eta Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzekin elkarlanean. Bestetik, hiru proiektu sari esleitzeko aukera ere zabaldu dute aipatutako lehen bi eragileek. Bi deialdiotarako lanak aurkezteko epea bihar bukatuko da, irailaren 11n.

Doktorego-tesi bat egitea helburu duen urtebeteko kontratua izango da esleituko dena, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin, eta EHUn formalizatuko da. Doktoregaiak hautatuko du zein ikuspegitatik aztertuko duen bertsolaritza baina epaimahaiak kontuan izango ditu Bertsolaritzaren Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako iker-lerroak Horiek ikusgai daude Mintzolaren atarian.
Ikergai nagusia bertsolaritza duten master amaierako lanen eta ikerketa lan monografikoen artean banatuko dira hiru proiektu sariak. 2.000 euroko hiru diru-laguntza emango dira eta saridunek urtebete izango dute lana osatu eta aurkezteko.

Deialdien epea ostiralean amaituta, hilabete amaierarako argitaratuko dira deialdi bateko zein besteko hautatuak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza