Igandean, hilak 27, arratsaldeko 15:00etan 2015-09-17

Datorren astean hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean hasiko da Hitzetik Hortzera
Igandean, hilak 27, eskainiko du Hitzetik Hortzerak denboraldiko lehen saioa eta apirila arte astero izango du bere tartea bertsoak telebistan. Iazko ordutegi eta telebista-kate berean izango da: igande bazkalostean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en. Sarean EITBren Nahieran atarian ere ikusi ahal izango da.
Udazkenarekin batera itzuliko da Hitzetik Hortzera gure etxeetara eta pasa den denboraldian bezala igandero-igandero izango du tartea bertsoak telebistan.

26 atal izango ditu aurtengo Hitzetik Hortzerak: hilaren 27an hasi eta apirilaren 3ra arte luzatuko da denboraldia. Igandetan arratsaldeko 15:00etan izango da lehen emanaldia eta astelehenetan errepikapena eskainiko dute gaueko 23:15etan.

Bertsolarien plazako jardunak uzten dituen ale onenekin batera, "bertsogintzan sortzen diren korapiloak askatzen saiatuko" direla diote telebista-saioaren arduradunek,  "baita korapilo gehiago eragiten ere". Horrez gain, ikasturteko ekitaldi bereziak ere jarraituko ditu Hitzetik Hortzerak: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Kulturartekoa, Bertso Eguna...

Beraz, Hitzetik Hortzeraren lehen atala igandean izango da, hilaren 27an 15:00etan ETB1en; sarean EITBren Nahieran atarian izango da ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza